Benvinguda euskera

Ongi etorri!

Bake eta On

Orri hau zuretzat probetxugarria izatea espero dut. Baita bertan inolako arazorik gabe aurkitzea ere bilatzen ari zaren informazioa. Eta aldez aurretik barkamena eskatzen dizut baldin eta nirekin e-postaz kontaktatzen saiatzean mezu bat jasotzen baduzu esanez postontzia beteta dagoela. Hala gertatuko balitz, ez pentsa borondate txarrez egina denik. Kontua da ezin diedala mezu guztiei erantzun. Ezinezkoa zait.

Jakin ezazu nire desioa eta otoitza, bai zuretzat-bisitari ezezagun hori-, baita neuretzat ere, honakoa dela: San Benitok dioen bezala, Jainkoak gure bizitzan duen presentziaz jabetu gaitezen beti (San Benitoren Erregela, 7. atala, apaltasunaren lehen urratsa). Jainkoa gurekin da, ez gu kontrolatzeko, ez gu epaitzeko, ezta gu kondenatzeko ere. Jainkoak gu atsegin gaituelako dago gurekin, gurekin egotea atsegin duelako, guk hura kontuan hartzea atsegin duelako. Maite du guk hari jaramon egitea. Maite du gu haren maitasunaz eta gurekiko duen leialtasunaz jabetzea. Jainkoak guk ere antzera jokatzea nahi du, askatasunez eta maitasunez.

Jainkoak gutako bakoitza ezagutzen du, eta gutako bakoitzean jartzen du konfiantza: haren arabera, den-denok gara gai, salbuespenik gabe, Jainkoarengandik datorkigun Maitasun eta Askatasunaren lekuko izateko munduan. Ez da erraza gizarte justiziaren alde gure ahuldadetik lan egitea, baina beti izango dugu haren laguntza lan honetan. Ez digu inoiz huts egingo.

Ahizpa Teresa.
Sant Benet de Montserrat monasterioa
2013ko urtarrilak 1

Cursos i tallers
cursos_310x240
Llibres
llibres_310x240
Vídeos
videos_310x240
Escrits i articles
escrits_310x240